Faktoria
Morning Shows
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik. 10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.
Location:
Donostia-San Sebastian, Spain
Description:
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik. 10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.
Language:
Basque
Email:
faktoria@eitb.com
Episodes
Senpereko errugbilariek pasabide berria egin diote beren jarraitzaile fierrenari; etxetik zelaira
12/25/2024
Jojo Saubaber Senpereko errugbi zelai ondo-ondoan bizi da, Kirolalde etxean. Matx guzti-guztiak ikusi ohi ditu. Gurpildun aulki elektrikoan ibilbide arriskutsua egin behar izaten zuen horretarako; horretaz jabetuta, etxetik zelaira pasabidea berritu diote jokalariek....
Duration:00:12:13
Senpereko errugbilariek pasabide berria egin diote beren jarraitzaile fierrenari
12/24/2024
Jojo Saubaber Senpereko errugbi zelai ondo-ondoan bizi da, Kirolalde etxean. Matx guzti-guztiak ikusi ohi ditu. Gurpildun aulki elektrikoan ibilbide arriskutsua egin behar izaten zuen horretarako; horretaz jabetuta, etxetik zelaira pasabidea berritu diote jokalariek....
Duration:00:12:06
Bakerik ez lurrean
12/24/2024
Gatazka lekuetan nola dauden kontatu digute Fatima kurduak, Patri Keiradine euskaldun-libaniarrak, Yaser Hamed futbolari palestinarrak eta Anhleina Drozd ukraniarrak...
Duration:00:28:14
Faktoria (2024/12/24)
12/24/2024
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Duration:03:04:34
Oneka Bereau-Lafitte, ASBko jokalaria: "Emazteen errugbiaren gaineko estereotipoak amiltzen ari dira".
12/23/2024
Eskuskatik errugbirako urratsa emanda, Baionako ASB taldean ari da lehian Oneka Bereau-Lafitte. Emakumeak gutxiengo diren bi kirol-diziplinetan urratu du bidea eta "harro" azaldu da, errauts artetik berpiztu eta Frantziako Elite 2 milan trinkotu direlako....
Duration:00:22:20
Aizpurua: "Kongresuan gehiengo alternatiboa osatzeko urratsak ematen ari da eskuina"
12/23/2024
EAJk, Juntsek, PPk eta Voxek bat egin zuten joan den astean Espainiako Diputatuen Kongresuan, enpresa energetikoen zerga berezia kentzeko. Argazki horretan "bide baten hasiera" ikusten du Mertxe Aizpura EH Bilduko diputatuak. "PP eta Vox txaloka ikusteak zer pentsatua eman zidan", esan du. ...
Duration:00:24:10
Faktoria (2024/12/23)
12/23/2024
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Duration:03:02:24
Aner Peritz: 'Bertsolaritza txuri, zis, gipuzkoarra dugu. Aldatu nahi dugun eta nola hausnartu behar dugu'
12/20/2024
Gipuzkoako bertsolari txapelketa amaituta, Faktoria albistegian izan da Aner Peritz bertsolari gaztea....
Duration:00:29:01
Amaia Abendaño: "Nik nahi dudana da ertzain batek inoiz gehiago ez esatea 'hablame en español'"
12/20/2024
Joan den urtean ertzainek eman zioten tratuagatik kexa agertu zuen Ararartekoarenean. Arartekoak eskatu dio Segurtasun sailari berma dezala euskarazko arreta eta berma dezala errespetuzko tratua euskaraz artatzea eskatzen duten herritarrekin....
Duration:00:22:18
Faktoria (2024/12/20)
12/20/2024
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Duration:03:06:01
“Teknologia kuantikoa modu kontzientean erabili nahi dugu”
12/20/2024
Donostiako Multiverse enpresa aitzindaria da Teknologia kuantikoan. Enpresaz eta teknologia mota horretaz azalpenak eman dizkigute Euskadi Irratiko Faktorian Jon Oillarburu eta Xabier Morales ingeniariek. ...
Duration:00:16:34
Jesus Garcia Ferreiro, mina jasanezina zen
12/19/2024
1999ko maiatzean bere burua hil zuen 18 urteko gazte laudioar batek. Suizidioak "krater bat" eragin zuen maite zutenengan. 25 urte geroago atzera begira jarri dira Aitor Aspuru eta Arantza Fernandez. Ulertu nahian jarri dira atzera begira, "trauma landu eta ikasgaia atera nahian"....
Duration:00:32:07
The Badass Project: ''Ezkontzetan potentzial handiko egoerak fitxatu, eta zain egoten gara, beti prest''
12/19/2024
Estilo dokumentalistan egiten dute lana Jone Albeniz eta Ion Anduezak. Ohiko eszenak ezohiko ikuspuntu batez erretratatzen dituzte....
Duration:00:23:14
Faktoria (2024/12/19)
12/19/2024
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Duration:03:03:40
Agirrezabal, Turismo sailburuordea: "Loaldiaren eta lolekuaren araberakoa izango da turismo zerga berria"
12/19/2024
Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuordeak iragarri duenez, udaberrian aurkeztuko dute zerga berriaren eredua eta 2026an eramango dute Legebiltzarrera, lege forma emanda. Hainbat Udalek eskatzen dutenaren kontra, erkidego mailako zerga izatea nahi dutela berretsi du Turismo arduradunak....
Duration:00:19:37
Iker Ganuza, EPE-IBAIA: ''Azken bost urteotan zinemagintzako teknikariak etenik gabe ari dira lanean gurean''
12/18/2024
Udaberritik batuta daude EPE eta IBAIA, "Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio independentea sendotzeko". Iker Ganuza da elkarte berriaren presidentea. Sektoreak garai gozoa bizi duela esan du, eta Eusko Jaurlaritzak zinematografia eskumena lortu izana "albiste ona" dela....
Duration:00:21:50
Iker Ganuza, EPE-IBAIA: "Azken bost urteotan zinemagintzako teknikariak etenik gabe ari dira lanean gurean"
12/18/2024
Udaberritik batuta daude EPE eta IBAIA, "Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio independentea sendotzeko". Iker Ganuza da elkarte berriaren presidentea. Sektoreak garai gozoa bizi duela esan du, eta Eusko Jaurlaritzak zinematografia eskumena lortu izana "albiste ona" dela....
Duration:00:21:50
Berriozabal: "PSEk galdetu beharko luke Gobernuak zergatik ez dituen estatutua betetzeko etxeko lanak egin"
12/18/2024
Araba Buru Batzarreko presidente berriak azpimarratu du EAJren lehentasuna dela Gernikako Estatutua egikaritzea, eta ostean adostea Euskadirentzat estatus berria. Sozialistei hausnarketa eskatu die, ea Espainiako Gobernuak zergatik ez dituen orain arte beharrezko urratsak eman....
Duration:00:25:04
Xabier Altuna:"Urtean 4-5 egitetik, 80 koklea inplante egitera igaro gara"
12/17/2024
Donostiako Ospitalea erreferentziazko zentroa da kokleako inplanteei dagokienez, eta Xabier Altuna, Otorrinolaringologiako zerbitzu burua da. Berriki, AICE Espainiako Kokleako Inplantatuen Elkartea"k urtero banatzen duen "Mediku Saria" jaso du....
Duration:00:19:18
Faktoria (2024/12/17)
12/17/2024
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Duration:03:07:18