Lizardiren baratza
Arts & Culture Podcasts
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Location:
Donostia-San Sebastian, Spain
Description:
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Twitter:
@euskadi_irratia
Language:
Basque
Episodes
Lizardiren baratza (2024/12/24)
12/24/2024
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...
Duration:00:58:38
Odesan dantzan
12/17/2024
Eli Tolaretxipik Ilya Kaminskiren "Odesan dantzan" (Balea Zuria, 2024) euskaratu du. Oda bat da Odesa geografiko eta historikoari batetik, baina baita egilearen irudimenean ageri den Odesari ere eskainia. 'Ez erortzeko ari gara dantzan' dio bertso batek. Dantza, poetarentzat, bizitzak dakarrena jasateko eta ez erortzeko bidea da....
Duration:00:56:47
Manuel Rivas, Letren Saria
12/10/2024
Manuel Rivas galiziar idazleak jaso du 2024. urteko Espainiako Letren Saria. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak banatzen du. Epaimahaiak erabaki du Rivasi saria ematea honako arrazoi hauengatik: bere testuen kalitate narratiboagatik eta memoria historikoaren, justizia sozialaren eta galizieraren alde egiten duen defentsagatik....
Duration:00:59:41
Rifqa
12/3/2024
Mohammed el-Kurd idazle eta kazetari palestinarrak 2021ean ingelesez argitaratu zuen Rifqa poema-bilduma eman du argitara Katakrak argitaletxeak, Eider Beobidek euskaratuta. Aspertuta metaforez, liburuak gordinkeriaz erakusten du Palestinan gertatu dena osotasun batetik ulertzeko bidea....
Duration:00:57:22
Poesia, indarkeria matxistaren aurka
11/26/2024
Mundu osoko poesiak egin duena, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko....
Duration:00:58:06
Jon Gerediaga eta Castillo Suarez, bi poeta solasean
11/19/2024
Bi poeta garaikide, gaur egungo poesia protagonistak Lizardiren Baratzean. 2023ko Irun Hiriko Literatura saria jaso zuen Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema liburuak. Lan horrek irabazi du orain Euskadi Literatura saria....
Duration:00:58:08
Uraren bideak
11/12/2024
Euriak egoera animiko bat islatu du poesian eta kantuan joan deneko azken mende eta erdi honetan. XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumaren hirugarren emanaldia aurkezteko Koldo Izagirrek eman zuen hitzaldia da 'Uraren bideak' (2001-6-15). ...
Duration:00:58:19
Jorge Oteiza
11/5/2024
Jorge Oteiza duela 116 urte jaio zen Orion. XX. mendeko artean arrasto handienetakoa utzi duen euskal artista izan zen Oteiza, jenio bizia. ...
Duration:00:57:06
Spoon River Antologia
10/29/2024
Edgar Lee Masters-ek 1915ean eman zuen argitara ezagun egingo zuen poesia-bilduma, Spoon River Anthology, non alegiazko herri bateko hildako biztanleei ahotsa eman baitzien. Euskaraz plazaratu du Balea Zuriak, Alain Lopez de Lacallek itzulia....
Duration:00:59:04
Luis Baraiazarra (1940-2024)
10/22/2024
Luis Baraiazarra karmeldar idazle, itzultzaile eta olerkariak agur esan digu. Ekarpen ederrak eman dizkio euskal kulturari, euskal iturrira ekarri izan ditu obra klasiko handiak, besteak beste, azken urteotan egindako Avilako Teresaren eta Joan Gurutzekoren idazlan guztien itzulpenak....
Duration:00:57:13
Etxe bat norberarena
10/15/2024
Saiakera poetikoa da eta aldarrikapen poetikoa da Yolanda Arrietaren azken lana Etxe bat norberarena (Alberdania, 2024). Hizkuntza, emakume izatea, lan jarduna eta adina. Adineko emakume izatea eta sortzailea izatea eta euskaraz lan egitea. Gaurko egunetik ari den emakume idazle baten kontakizuna da Etxe bat norberarena....
Duration:00:58:02
Urbiako ermita
10/8/2024
100 urte bete ditu Urbiako Andre Mariaren ermitak, Artzainen Katedralak. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunenak gogorarazi nahi izan ditugu....
Duration:00:57:23
Coca-cola bat zurekin
10/1/2024
'Coca-Cola bat zurekin hartzea' maitasun poema bat da, Frank O'Hara poeta estatubatuarrak Euskal Herrira egin zuen bidaiatik bueltan bere maitaleari idatzia 1960an. Poema horrek sortutako bulkadatik ondu du Beñat Sarasolak "Coca-Cola bat zurekin" (Susa, 2024) eleberria....
Duration:00:57:12
Zeru-lurren liburua
9/24/2024
Jon Gerediagak liburuan egin du eskaintza: Zaurituei. Hitz poetikoa maiz izan daiteke aterpe bat, lurmutur bat, min batzuk baretzeko sendabelar moduko bat....
Duration:00:59:38
Ruper Ordorika
9/17/2024
Ez da musika soila, ez poesia soila... eta badu guztietarik. Abadia saria jaso du Ruperrek....
Duration:00:57:37
Leiho bat bihotzean
9/10/2024
Aintzane Galardi oiartzuarrak poema liburu berria kaleratu du. Balea Zuria argitaletxeak argitaratu du. Metafora polita iruditu zaigu denboraldi berriaren aurkezpenera ekartzeko, astero irekiko baitugu leiho bat irratiaren bihotzean....
Duration:00:58:05
Koldobika Jauregi: Harriaren abestia
6/25/2024
Koldobika Jauregi artista zendu da, 64 urte zituela. Gure ondoren beste batzuk etorriko dira, beste amets batzuekin, baina harriak hor geratuko dira, beren abestiekin. ...
Duration:00:58:28
Zinzindurrunkarratz
6/18/2024
Oskar Alegria zinemagile nafarrak, bere azken lana, 'Zinzindurrunkarrantz' ez-fikzio poetikoa, Donostiako Tabakaleran aurkeztu du. Proiekzioaren ondoren, Kontatutako Zinean solasaldian parte hartu du Alegriak. ...
Duration:00:57:44
'Lagun minak' Bat eta bakarra. Despedidakoa
6/11/2024
'Lagun Minak' liburuaren irakurraldia egin du Jon Benitok. Zarauzko Garoa liburu dendak antolatuta eskaini zuen saioa, liburu dendan bertan. Bi urte dira liburua atera zela, egin du bere bidea, ondo egin ere, eta lagun arteko despedida on bat merezi zuen....
Duration:00:57:38
Anonyme Popular: gutartasun garaikidea
6/4/2024
Igor Elortza bertsolariak eta Rafa Rueda musikariak azken emanaldia ospatuko dute Anonyme Popular proiektuarekin. ...
Duration:00:57:41